Hego Koreako 2016ko eskandalu politikoa

Park Geun-hye presidentea.

Hego Koreako 2016ko eskandalu politikoa Park Geun-hye Hego Koreako presidenteak ustelkeria sare batean izan zuen parte hartzeari buruzkoa da. Eskandalua 2016ko urrian azaleratu zen, Choi Soon-silen ordenagailu pertsonala aurkitzearen ondorioz. Choi Soon-sil, Choi Tae-min sekta txamaniko bateko buruzagiaren alaba, Park Geun-hye-ren lagun mina zen eta honen ordenagailuan aurkitutako argazkiek eta dokumentuek Park Geun-hye presidentea ustelkeria, influentzia-trafiko, botere-abusu, enpresa handiei estortsio eta funts publikoak bidegabe erabiltzearekin erlazionatu zuten, guzti hau Choi Soon-silen influentziaz[1][2].

Eskandalu honen ondorioz ehunka mila pertsonak protesta egin zuten[3]. 2016ko abenduan, legebiltzarrak auzi politikoa hasi zuen, eta 2017ko martxoan Konstituzio Auzitegiak kargutik kendu zuen. 2018ko apirilean, 24 urteko kartzela zigorra ezarri zioten[4][5].

  1. (Ingelesez) Griffiths, James. (2016-11-02). «South Korea presidential scandal: What you need to know» CNN (Noiz kontsultatua: 2023-04-08).
  2. (Ingelesez) «Cult leader’s daughter may upend South Korea presidency» www.cbsnews.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-07).
  3. Berria. «Ehunka mila lagunek eskatu dute Hego Koreako presidentearen dimisioa» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-04-08).
  4. Berria. «Hego Koreako presidente ohiari 24 urteko kartzela zigorra ezarri diote» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-04-08).
  5. «24 urteko kartzela zigorra Hego Koreako presidente ohiari, ustelkeriagatik» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-04-08).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search